Turismo Aktiboa

Turismo Aktiboa Euskal Herrian

Ondare natural ikusgarria duen herrialdean bizi gara eta sakontasunean ezagutzen dugu Ikusnahien.

Pirinioak etxe ondoan eta Kantauri itsasoa gure begien aurrean dauzkagu. Inguruko tontor adierazgarrienetara treking irteerak antolatzen ditugu, eta baita mendi-ibilbideak ere. Gure lurraldea zeharkatzen duen Santiago bidetik ibilbide seinalatuak dauzka Ikusnahiek. Oinez edo bizikletaz egin daitekeen ibilbidea osorik prestatzen dugu: gida, materiala, lekualdaketa eta laguntza. Horrela, erromesak Santiago bideak eskaintzen duen esperientzia magiko eta enigmatikoarekin gozatu dezake.

Ikusnahi pertsonengana hurbiltzen da eta esperientziak neurrira prestatzen ditu. Gainera, gastronomia eta xendazaletasuna nahasten aitzindariak gara. Bertako gastronomia onenaz disfrutatzeko, berezko edertasuna duten leku bereziak bisitatzeko aukera emango dizuegu. Edertasun naturala oinarritzat duten txoko txikiak oinez bisitatuko ditugu eta bertako plater zoragarriak dastatuko ditugu. Dastatze natural gastronomiko ikusgarria eskainko dizuegu!

Zer gehiago esan daiteke Kantauri itsasoak duen indar eta edertasunaren inguruan? Mundakan hasi eta Hossegor arte, gure olatuak ezagunak dira mundu osoan. Horregatik, Kantauri isurialdeko txoko onenetara irteerak antolatzen ditugu egunero.

Baina oraindik gehiago dago, eta itsasoan murgilduko gara. Marinel handiak izan gara, eta izango gara. Bizkaiko golkoa barkuan ezagutzeko aukera ematen dizuegu. Euskal Herriko kosta bisitatzen dugun bitartean, garai bateko historioak gogoratuko ditugu. Gainera, paddle surfa bezala kirolez gozatu ahal izango dugu Hondarribian bertan, eta baita Kontxako badian ere, baita gure lurraldetik igarotzen diren mendi bizikletako ibilbideez ere. Gure programazio zabala ezagutzera anima zaitez.

Senderismo y Gastronomía en el País Vasco

Senderismo y Gastronomía en el País Vasco | IKUSNAHI

Trekking en el País Vasco

Trekking y Turismo Activo en el País Vasco | IKUSNAHI

Tours Privados en Barco en el País Vasco

Tours Privados en Barco en el País Vasco | IKUSNAHI
Ver Tour

Surf y Paddle-surf en el Páis Vasco

Surf y Paddle Surf en el País Vasco | IKUSNAHI
Ver Tour

Reserva Ahora Tu Tour Privado en el Páis Vasco

Vive el auténtico Páis Vasco a través de experiencias únicas de la mano de guías locales expertos y profesionales.

Reservar ahora