Nortzuk Gara

/Nortzuk Gara
Nortzuk Gara
Acerca de IKUSNAHI | Private Tours Basque Country

Ikusnahi enpresa gazte eta dinamikoa izateaz gain, turismo alternatiboaren munduan, esperientzia handikoa da. Zure bisita ahaztezina izatea nahi dugu. Hainbat herrialdeetako bidai alternatiboetan bidai gidari bezala bildutako esperientziari esker, abentura berri honetan hasteko laguntza ematen digu. Helburua bakarra da, bidaiariei bizipen ezberdinak eskaintzea.

Ikusnahien balore, estimulu eta bihotza, etxeko gidari talde profesionala da. Enpresaren identitate bezala, Ikusnahieko gidariek, gure artean izango zaren denbora, ahalik eta atseginena izaten saiatuko dira. Mundu osotik taldeekin lan eginez lortu dugun esperientzia, eta harreman pertsonalizatuaren ondorioz, gure ibilbideak gertaera ahaztezinetan bihurtuko dira.

Ikusnahien Euskal Herriko adierazgarriena eta bereziena erakusteaz gain, ezezaguna den zati hori erakutsi nahi dizuegu, partikularra, ezberdina, esklusiboa, ekoizle txiki, artisau eta arrantzaleen Euskal Herria. Milaka urte dituen gure kulturaren oinarria, bertako pertsonek islatzen dutela uste baitugu.
Ikusnahi abentura pertsonala da oraindik ere, baina gure lurraren onena eskaintzeko, pertsonak gehituz doaz.

Ernes Olasagasti. Argazkia. Ikusnahi proiektuaren sortzailea.

Banoa Bidaiak taldeko nazioarteko bidaien gidaria. Era askotako lurraldetan lan egindakoa; Bhutan, Vietnam, Kanbodia, Laos, Japonia, Aljeria, Boli Kosta, Siria, Jordania, Kanada, Quebec, Estatu Batuak…
Frantziako merkataritzako goi mailako eskolan ikasia, eta hainbat urtetan enpresa pribatuaren munduan lan egin eta gero, nere bideak bidaiatzera eramaten ninduela ohartu nintzen. Bidai alternatiboetako gidari bezala 8 urtez mundua esploratzen igaro ondoren, nire esperientzia gure lurraldera aldatzea erabaki dut, eta Ikusnahi sortu.

Ikusnahi nire hurrengo bidaia da, etxera buelta amestua, pertsonekin lan egiten jarraitzeko abentura, ibilbideak diseinatu eta nire laguntza eskaintzeko aukera, eta zure egonaldian ere, gure esperientziak konpartitzeko aukera. Gure abenturara gehitu zaitez!